Historioa

Antso jakintsua erregeak foru propioa eman zion 1175. urtean eta geroago asteroko azoka ospatzeko pribilegioa eskuratu zuen, oraindik orain Larunbatetan ospatzen dena, eta urtean behingo feria ospatzeko baimena ere.

Henrique Cock holandarrak, Felipe II.aren Corps Goardiako Kapitaina, honela deskribatzen du Urantziako herria 1592. urteko azaroaren 16an errege honek egindako bisitaldian: ”Nahiz eta Nafarroako bazter batean egon, lur lauan dago urrutitik bistaratzen delarik. Kanpandorrea du eliza eta ezkaratzakin eta ardo, ogi, fruta eta ehiza askoko eskualdea da".

1463. urtetik 1753. urtera Urantziako udalerria eta bere partiduko beste lau herriak (El Busto, Sansol, Torres del Río eta Armananzas) Kastillaren menpe egon ziren. Kastillarrek, nafar tronuaren ondorengotzarengatik agramontear eta beaumontearren arteko gudu zibila aprobetxatuz, bost udalerrietaz jabetu ziren eta hauek Kastillako Enrique IV.ari fideltasuna zin egin zioten, betiere euren foru, usadio, ohiturak eta askatasunak errespetatzen bazituen. “Oso zaila egiten da ulertzea nafarrak izatez utzi gabe, kastillarrak nola izan zitezkeen”. Honek Urantziako aberastasun monumentala azaltzen duten pribilegio multzo bat suposatu zuen.
Urantziak oztopo asko izan zituen Nafarroan birsartzeko, horietatik nagusiena, bere lurrak ardoen paradisua zirela zen. Ardoak Kastilla, Araba, Bizkaia eta Nafarroako mendialdeetara esportatzen zituzten. Tudelan elkartutako Korteek Urantziako ardoa Nafarroan sartzea debekatzen zuen lege bat onetsi zuten: ”ardo kanpotar (Urantziakoa) ugaritasun honek, bertako ardoaren baliostapena ahulduko du”.
Nafarroak Urantzia eta bere lau herrien onarpenerako jarritako baldintzetako bat, 1753. urteko martxoan eman zelarik, Urantziak bere mahasti guztiak kentzea izan zen.



Hasierako orria

2003. Ekaitz Ollo Luke