Fernandez de Arcaya Upeltegiak
+34 948 640 811
Haritzezko barriketan ondutako ardoak:

Urtean urteko mahats irakinez lortutako ardo beltza dugu abiapuntu. Lehen dekantazioak egin ondoren, ontziz aldatuko dugu ardo hori zenbait aldiz. ontzi
Edaria egiteko tokian dagoen ardoa barriketara aldatuko dugu.
Ardoa, lehenengo aldiz, sei edo zortzi hilabetean utziko dugu pausatzen haritzezko barriketan; horrela, ardoak izan ditzakeen jalkinak barrika-hondoan geratuko dira. Ardoak, egurraren bidez kanpoarekin duen kontaktua dela eta, barrika-barruan hutsa sortu, eta jalkialdi bakoitzean bost bat litro galduko ditu. Barrika
Lehen jalkialdia egin ondoren, ardoa ontzi batera aldatuko dugu hainbat barrikatako coupage-a egin ahal izateko.
Ontzi batean coupage-a egin eta ardoa jalkitzen utziko dugu egun batzuetan, berriro barriketara aldatu aurretik. Bien bitartean, ur beroaz garbituko ditugu barrikak. ontzi
Ardoa barriketara pasako dugu.
Ardoak, bigarren aldiz, beste sei-zortzi hilabete emango ditu jalkitzen. Bigarren dekantazio horren bidez, ardo ondu eta garbia lortuko dugu, eta haritzezko egurrak emandako ukitu berezia hartuko du. Barrika
Berriz ere, barrika-multzo batean coupage-a egin beharko dugu; eta horretarako, ardoa ontzi batera pasako da.
Gure asmoa ardoa ontzea bazen, oraintxe amaituko da barrikako egonaldia. Ardoa ontzian jalkitzen jarriko dugu, botiletan sartu aurretik iragazi arte.
Ardoa erreserbarako bada, ordea, berriro barriketan sartu beharko dugu, eta bertan beste urte oso bat pasa beharko du ontzen. Aldi horretan beste ontzi-aldaketa bat egingo da. Azkenik coupage-a ontzian egin, iragazi eta botiletan sartuko dugu.
ontzi
Ardoa botiletan sartu ondoren, hiru egunetan zutik utziko ditugu, kortxoa erabat puztu eta botilak guztiz itxita geratu arte. botilaratzeko toki
Ardoa botiletan sartu ondoren, botilategian etzanda utziko ditugu hainbat hilabetetan, etiketak jarri eta gure bezeroei aurkeztu aurretik. botiletegi
Botilei etiketa jarri eta gero, ardoa gure bezeroei emateko prest dago. On egin. Etiketak jartze

OHARRA: Ardo onduak eta erreserbak mahats ezberdinez egiten dira.


Upeltegi

2002 Xabi Elizalde/2007 Fernandez de Arcaya Upeltegiak