![]() Castellano |
![]() Deutsch |
![]() English |
![]() Français |
![]() Dansk |
![]() ![]() |
Fernandez de Arcaya Upeltegiak | ||
Helbidea: | Avda. La Serna nº31, E·31210 - Los Arcos - Nafarroa | |
Telefonoa: | (+34) 948 640 811 | Emaila: info@fernandezdearcaya.com |
Fernández de Arcaya,
Lizarra aldeko familia mahastizain bat da, antzinatik mahastiak zaintzen
dituena.
1982. urtean landatu zituzten Tenpranillo eta Cabernet
Sauvignon motako mahastiak, eta gaur egun ardoa egiten ari dira. Ondo lan
egitea eta Fernández de Arcaya, Viña Perguita eta Alate izeneko
ardoak dira gure upeltegiaren ezaugarri
nagusiak.
Upeltegia, lau (4)
hektareako lursail batean dago, Lizarra aldeko
Los Arcos izeneko
herrian, Santiago bidean.
Guztira mila metro koadro (1000 m2) eraiki dira 1990. urteaz geroztik. Hurrengo urteetan upeltegia handitzen jarraituko dugu. Alde batetik, egina dagoen ardoari toki gehiago emateko, eta, bestetik, ardoa egiteko tokia handitzeko eta irakiteko ontzi gehiago jartzeko. Ontzi hauetan sartu ahal izango dugu hurrengo urteetan jasoko dugun mahats-uzta guztia.
Esan dezagun, bestalde, ardoa egiteko tokietan dauden ontzi guztiak
altzairu herdoilgaitzezkoak direla eta hanka-moduko batzuen gainean jarrita
daudela, ingurua garbi mantentzeko.
Era berean, badugu tenperatura kontrolatzeko sistema aurrerakoi bat ere, bai muztioa irakiteko, baita ardoa kontserbatzeko ere.
Bestalde,
ontzeko tokietan, Frantziako eta Amerikako haritzez eginiko barriketan pausatu
ohi da ardoa.
Barrikak, bordele motakoak dira eta 225 litroko edukiera
dute. Ezaugarrien eta ontzeko behar duen denboraren arabera egoten da ardoa
bertan.
2002 Xabi Elizalde / 2007 Fernandez de Arcaya
Upeltegiak
http://www.fernandezdearcaya.com