![]() |
Fernandez de Arcaya Upeltegiak | |||
| +34 948 640 811 | +34 948 441 060 | |||
| Gure ardoak: | ||||
Gaur egun merkaturatzen ditugun gure upeltegiko ardoen berri emango dizuegu orrialde honetan:
Alde batetik, oso ardo komertzialak lantzen ditugu, gustu guztietara egokitzen direnak. Hala nola, ardo gorri gaztea (2004ko uztaldikoa) eta ardo ondua (2000ko uztaldikoa), biak Viña Perguita markakoak.
Bestetik, erreserbako autore-ardoak (hainbat uztalditakoak) lantzen ditugu, Fernández de Arcaya markarekin; hauek berezkoak eta bereziak dira, barrikan denbora luzean ondu ondoren, botiletan sartu eta urteetan geldi egoten direlako botilategian.
Viña
Perguita gorria
Mahats
motak: Tenpranillo, Cabernet Sauvignon eta Garnatxa.
Nola
egiten den:
Muztioa ohiko huste metodoaren bidez lortzen da;
horretarako mahatsa ontzian mantentzen da zortzi-hamazortzi ordutan, nahi dugun
mugurdi kolorea lortu arte. Azalak eta haziak apartatu ondoren, muztioak irakin
egiten du, beti ere 22-24 ºC azpiko tenperatura kontrolatuan, ardo honen
ezaugarri diren fruitu usainak indartzeko. Ontzi-aldaketa batzuk egin ondoren,
ardoa erabat dekantatua izango dugu eta botiletan sartzeko prest. Ez da ardo
guztia batera botilaratzen, aldi desberdinetan baizik. Horrela, gazte
mantenduko da ardoa urte guztian.
Produktuaren
deskribapena:
Mugurdi kolore ederra, garbia eta distiratsua. Fruitu
usain bizia du, dastamen freskoa, ñabardura askotarikoa eta oso ongi
egituratua.
Kontsumoa:
Hobe da urtean berean edatea;
eta arrain eta itsaskiekin hartzeko egokia da. Freskoa hartu behar da, eta
kortxoa edateko unean kenduko diogu.
Alkohol gradua:
%12,5.
Botila: rhin motza.
Tapoia: 45
mm luze eta 24 mm diametroko kortxoa, sutan
markatutakoa.
Kapsula: kolore gorri morea eta 29,5 x 50-60
mm-koa.
Viña Perguita
ondua, 2000ko uztaldikoa
Mahats motak: Tenpranillo, Cabernet Sauvignon eta
Merlot.
Nola egiten den: Mahatsak, bere azal, hazi eta
guzti, sei-hamar egun irakiten utziko dugu altzairu herdoilezinezko ontzietan.
Irakin ondoren, ardoa ontzitik atera eta ontzi-aldaketa batzuk egingo dizkiogu
dekantatzearren.
Ondoren, urte eta urte eta erdi arteko aldian, ondu egingo
da ardoa Amerikako eta Frantziako haritzez egindako egurrezko
barriketan.
Aholkuak:
Haragiarekin hartzea gomendatuko
dizuegu, baina gorputz handiko ardoa denez gero, arrain batzuekin hartzeko ere
egokia da.
Kontsumoa:
Upeltegiko tenperaturan hartu
behar da; hau da, 18-20 ºC-tan gutxi gorabehera. Ardo ondu hau urte
askotan kontserba daiteke.
Alkohol gradua:
%12,5.
Botila: bordelekoa.
Tapoia: 45
mm luze eta 24 mm diametroko kortxoa, sutan
markatutakoa.
Kapsula: eztainuzkoa, kolore beltzekoa eta
29,5 x 50 mm-koa.
Hauek dira eskura dituzun Fernández de Arcaya erreserbetako beste uzta batzuk:
- Fernandez de Arcaya,1994ko erreserba

Selections mondiales 2002. Montréal. Mention
Découverte
- Fernandez de Arcaya,1995ko erreserba
- Fernandez de Arcaya,1996ko erreserba
- Fernandez de Arcaya,1997ko erreserba
- Fernandez de Arcaya,2000ko erreserba
- Fernandez de Arcaya,2001ko erreserba
- Fernandez de Arcaya,2002ko erreserba
- Fernandez de Arcaya,2003ko erreserba



2002 Xabi Elizalde/2007 Fernandez de Arcaya Upeltegiak