![]() |
Fernandez de Arcaya Upeltegiak | |||
| +34 948 640 811 | +34 948 441 060 | |||
| Beste uztaldiko agorrak: | ||||
Fernandez de
Arcaya erreserba, 1993ko uztaldikoa
Mahats motak: Cabernet Sauvignon
(%100).
Nola egiten den:
Ardo hau egiteko, ontze prozesu
luzerako egokiak diren mahatsak aukeratuko ditugu. Ondutako ardoarekin egiten
dugun moduan, muztioak mahatsaren azal eta haziekin batera irakingo du. Hala
ere, erreserbetan iraultze gehiago egingo ditugu, ardoak gorputz eta egitura
handiagoa hartu, eta denbora luzeagoan ontzeko aukera izan dezan barrikan.
Ontze prozesua barriketan hasi aurretik, askotan aldatu beharko dugu ardoa
ontziz.
Ardoa, Amerikako eta Frantziako haritzez egindako barriketan utziko
dugu ontzen bi urtetan edo. Aldi horretan ontzi-aldaketak egingo dizkiogu
noizbehinka ardoari.
1996ko ekainean botiletan sartutako ardoa. Ordutik
botilategietan dago etiketa jarri arte.
Produktuaren
deskribapena:
Kolore gorria marroitzen hasia, teila koloreko
errainuekin, garbia, distiratsua eta kapa handikoa. Usain fresko eta zabala,
haritzak emandako tanino kutsua duena. Erabateko inpresioa ahoratzean, gustu
orekatu, biribil eta iraunkorra.
Kontsumoa:
Ardo hau
edateko prest dago, baina, urteak pasa ahala, hobetzen joango
da.
Alkohol gradua:
%12,5.
Botila: bordelekoa.
Tapoia: 49
mm luze eta 24 mm diametroko kortxoa, sutan
markatutakoa.
Kapsula: eztainuzkoa, kolore urdinekoa eta
29,5 x 60 mm-koa.
2002 Xabi Elizalde/2007 Fernandez de Arcaya Upeltegiak