![]() |
Fernandez de Arcaya Upeltegiak | |||
![]() |
+34 948 640 811 | |||
Ardo gorri eta beltzak egitea: |
Ardo gorriaren eta beltzaren hartzidurak bi modu desberdinetan egiten dira; horra hor bien arteko aldea:
Ardo gorriak hustuketaz lortu ohi dira. Alegia, mahatsa ontzietan dago eta irakiten hasi aurretik muztioa ateratzen da. Horrela, bada, muztioak mahats-azal eta hazirik bertan izan gabe irakiten du.
Ardo gorriaren hustuketa egiteko zenbat eta denbora gehiago itxaron, orduan eta kolore ilunagoa hartuko du ardoak.
Fruitu usainen ñabardurak gordetzeko, hartzidura tenperatura kontrol zorrotzez egin behar da, muztioak orean 20º C inoiz ere gainditu gabe.
Ardo beltzak lortzeko, berriz, muztioa, pulpa eta mahats azalak denak batera irakiten uzten dira mahatsa dagoen ontzi berberetan, orearen ezein puntutan muztioak 30º C-ko tenperatura gainditu gabe.
Hartzidurak hamar egun edo irauten du, eta bitarte horretan muztioa egunero-egunero iraultzen da, mahats azalekin egonda kolorea eta indarra har ditzan. Zukua nahastuz egiten da iraulketa, mahats azalek baino pisu handiagoa baitu hark, eta hura behetik gora igotzeko motobonba batez baliatzen gara.
Hurrengo eskeman ardo gorri eta beltzen egite-prozesuak adierazten dira:
2002 Xabi Elizalde/2007 Fernandez de Arcaya Upeltegiak